XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi lan ezberdin egin behar dituzte, itzultzailearena eta terminologoarena.

Esaten da itzultzaile batek bere denboraren %45a inbertitzen duela ikerketa terminologikoan.

Gure kasuan, lan hauek egitea, itzultzea eta ikerketa terminologikoa alegia, latzak dira, oztopo handiak baitaude.

Beste zenbaiten artean honako oztopo hauek aipatuko nituzke: 1. Ez dago teknika-literaturarik euskaraz eta ondorioz ez dago zertan oinarriturik.

2. Dokumentazioaren barruan, dauden hiztegiek ez dituzte betetzen itzultzaileei azaltzen zaizkien arazoak.

Hauetan ez dago erizpide bateraturik, termino baliokidea ematen dute, baina kontzeptua ez dute argitzen, eta nozioa jakiteko erderazko hiztegietara jo behar dute.

Termino asko eta asko ez dira aurkitzen hiztegi hauetan...... ez daude eguneratuta....

3. Termino berriak agertzen ari dira etengabe.

Itzultzaileek, hauek itzultzeko ez dakite nora jo.

Azkenengo honetan Europako Elkartea dela eta, terminologia berri bat ari gara entzuten, eta zalantzak sortzen ari dira, terminologia hau euskaraz emateko, bakoitzean baliokide desberdina emango ez ote den beldur.

Hau gertatzen ari da erakundeen izenekin (nola esan euskaraz ...), eta gauza bera, izen arruntekin (nola esan , e. a.).

4. Azkenik, ahalegin handiak egin ondoren, zenbait kasutan itzultzaileak hurrengo baterako eta badaezpada, bere ikerketa eta emaitzak fitxategi pertsonalean gordeko ditu.

Baina gehienetan, denborarik eza dela eta, itzultzaileak ez du jasoko fitxa batean, termino bat ikertzeko jarraitu dituen pausuak, zer nolako dokumentazioa erabili duen, eta zer nolako erabakia hartu duen eta zergatik.

Hona hemen alferrik egindako lanaren adibidea.

Handik denboraldi batera ikertutako terminoa berriz agertuko zaio itzultzaileari, eta egoera errepikatu egingo da.

Terminologia-ikerketa ez da itzultzailearen lana, edo ez da izan behar.

Baina okerrena hau da: itzultzaile baten lana ezin dute besteek aprobetxatu.

Ikerketa hauek ez dira lantokietatik ateratzen, itzultzaileen artean ez dago komunikaziorik ez eta elkar trukerik ere.

Eta koordinazio, lankidetza ezaren ondorioa, oso kaltegarria da hizkuntzarentzat, ene ustez.

Datu berberak ikertzen dira leku desberdinetan, eta erizpide finkorik ez dagoenez, emaitza desberdinetara heltzen da.

Tamalez, ez dago etorkizunean egoera horri aurre egiteko sistema edo plangintzarik.

Orain arte esandakoa ikusita, terminologia-lanarekiko jarrera aldatu beharko genuke.

Irtenbideak bilatzeko, ez da nahikoa terminologia hitza aipatzea hemendik eta handik, (...).